“Walale, edateko ura eta osasuna Angolarentzat” proiektua ezintasunaren eta frustrazioaren emaitza da neurri handi batean, izan ere, Angolara lankide boluntario gisa joan garen bakoitzean, ulertezina iruditu zaigu, horrenbeste iturburu eta baliabide hidriko dituen Bié probintzako Vougako Ospitalearen inguru horrek azpiegitura egokirik eta edateko ura zentzuz erabiltzea bermatuko duen oinarrizko higieneari buruzko kontzientziaziorik ez izatea. Egoera honetan, eskualde horretako bizilagunek gaixotasun gastrointestinal ugari pairatu ohi dituzte edateko uraren eskasiaren ondorioz, eta horietako batzuk hain larriak dira, ezen heriotza ere eragin dezaketen.

Funtsean, eguzki-energiaz elikatuko den ur-araztegi bat instalatu nahi dugu ospitalearen inguruan, eta horrekin batera, norberaren elikaduran nahiz higienean ura zentzuz erabiltzeko argibideak eta jarrraibideak ezarri nahi ditugu, segurtasunik gabeko uraren kontsumoari lotutako gaixotasunen hedapena murrizteko asmoz.

Proiektu honek onura ekarriko die Vougako Ospitaleko pazienteei eta 2 kilometroko erradioan sakabanatutako herrixketan bizi diren herri honetako biztanleei (2.000 inguru).

Proiektuaren barruan honako jarduera hauek gauzatuko dira:

1) Eguzki-energiaz elikatutako lehenego uraraztegia instalatzea gaur egun ospaitalea urez hornitzen duen putzuan.

2) Batzordeak sortzea ospitaleko profesional sanitario nabarmenen eta komunitate edo herrixka onuradun bakoitzeko arduradunen artean.

3) Ur-araztegiko eragiketa eta mantentzelanei buruzko prestakuntza-tailerrak eta edateko uraren erabilera egokiari buruzko informazio eta sentsibilizazio tailerrak, proiektuan bertako bizilagunen inplikazio handiagoa lortzeko asmoz.

Beraz, edateko ura lortzeko aukera bermatuz, bizimodu duinagoa eta segurua lortzen laguntzea da proiektuaren helburua.

Aurrekontua

Edateko uraren tratamendurako araztegi bat instalatu eta abian jartzea da proiektu teknikoaren muina. Ekipoen, materialen eta osagai laguntzaileen horniketa barne hartuta, guztizko kostua 40.000 euro ingurukoa da.

Proiektu hau aurrera ateratzea ahalbidetuko duen finantzaketa lortzeko, erakundeen nahiz gizabanakoen dohaintzak erakartzeko kanpainak eta proiektuarekin lotutako kontzientziazio-jarduerak (informaziohitzaldiak, argazkien erakusketa eta salmenta, etab.) antolatuko dira.

Benetan merezi duen proiektu bat dela uste dugu, bizitzak salbatuko dituena eta pertsona askoren bizitza kalitatea hobetuko duena.

Proiektu hau errealitate egin daiten lagunduko diguzu?